Aztertu beri dudan testu honetan, Cobo Romaník dioena ideia honetan laburtu genezake: iraganeko akatsetatik ikasi eta hauek zuzendu behar ditugula eta ez etorkizunari begira bizitzea baino.
Honen ustez, ez da nahikoa irakaskuntzan teknologia edo baliabide berriak sartzea, hauek modu esanguratsu baten erabiltzea litzateke kontua. ordenagailuak edo delakoak hezkuntzan aplikatu eta arbel tradizionalak edo koadernoak bailiran erabiliz gero ez da inongo aldaketarik emango.
Ordenagailauak ikasgelatik ateratzeko aukera ematen duela ere komentatzen da eta oso ideia interesgarria deritzit horri. Honek, gauza guztiak gela barnean egin beharrean, kanpora irten eta errealitatean gauzak bertatik-bertara ikusten ari garela garatzeko bidea ematen digu eta nire ustez horrela eraikitako jakintzak askoz ere sendoagoak dira.
Era bat ados nago beraz, Cristobal Cobo Romanik dioenarekin, nire ustez hezkuntzak porrot egin du eta guztia errotik aldatu beharko litzateke, zerotik abiatu. Historian zehar behin eta berriz egin ditugun akatsak ikertu, analizatu eta berriz ez errepikatu.
Esan bezala, ikasleak, ikagelatik atera behar du, bizi esperientzien bidez ikasten baita. Egun ordea, ahazturik dago hori eta uste dugu testuak ikastea nahiko dela.
Argi geratu da beraz, pedagogia berrien aldeko apustuaren alde agertzen naizela eta hezkuntzak aldaketa bortitzak behar dituela, lehen bait lehen gainera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario