jueves, 3 de mayo de 2012

BLOG-aren EBALUAZIOA

Imanol Irurtzun-en "Teknologia berriak" izenpean dagoen bloga aztertu eta baloratuko dut jarraian. Horretarako, aurretik ezarritako irizpide batzuk erabiliko ditut.

Aipaturiko ikaslearen oharrak, hau da blogean dituen apunte edo ideiei dagokionez, gehienak jasoak ta landuak ditu. Hauek modu egokian daude eta ohar ugari ageri dira, baina ez denak. Horregatik 3=Ondo batekin baloratuko nuke.

Analisia eta gogoetari dagokionean, oso ondo moldatu da. Datuak modu argian azaltzen ditu, teoriarekin uztartuz eta bere gogoetak ere idazten ditu. Beraz, 4=Oso Ondo bat merezi duela esango nuke.

Sormena eta orijinaltasunari dagokioenean ere, ez du inongo arazorik izan, irudiak sartu ditu oharrekin batera, gogoeta pertsonalak ere agertzen dira aurretik aipatu dudan moduan eta informazio gehigarria ere sartu du bideo batzuen laguntzaz baliatuz. Beraz, baldintza guzti hauek betetzen dituenez 4= Oso Ondo moduan baloratuko nuke.

Atalen arteko lotura eta koherentzia, baloratu beharreko urrengo puntua. Blog-eko sarrera bakoitza gai baten inguruan da, beraz beraien artean lotura duten esatea oso erlatiboa da. Bloga, IKT edo teknologia berrien ingurukoa da eta blogeko sarrera guztiak horren ingurukoak dira, beraz koherenta da. 4=Oso Ondo.

Hizkuntza modu egokian darabil, akats ortografiko edo gramatikalik gabe, bikain beraz. 4=Oso Ondo.

Aurkezpena, sinplea da, detaile txiki batzuk dituelarik. Horrek ordea dotorezia ematen dio blog-ari. Ez ditu beharrezkoak ez diren elemmentuak sartzen bloga betetze aldera, eta dituen apaingarriak dotorezia puntua ematen diote 4=Oso Ondo batekin baloratuko nuke beraz.

Nire iritzia hauxe izan da beraz, bloga ikusteko hona hemen link-a: http://sasibloga.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario