miércoles, 25 de abril de 2012

Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma Roberto Carneiro

"Informazio eta komunikazioaren teknologiak (TIK) gaur egungo errealitatea eraldatzeko baliabide edo tresna dira." Horrela hasten da artikulua.


Carlota Perez agertzen da artikuluan, honek dioena da teknologiek ikaragarrizko aldaketak sortu dituela gure inguruan baino oraindik  "punto de viraje" delako batean gaudela. Beraz, oraindik asko da aldatzeko dagoena eta ikusiko dugu noraino iristen den teknologia berrien boterea. Gaur egun, eskola geihenetan sartuta daude teknologia berriak eta txikienek ere badute hauen berri eta oso abilak dira hauek menperatzen.


Bestalde, testua, gaur egungo gizartean eragina izan ditzaten, hezkuntza instituzioek egin beharko lituzketen aldaketei buruz mintzatzen da. Hiru aldaketa mota proposatzen dira:                                                                                                                                                                  1-Hezkuntza zerbitzu eraginkor bezala ikustearen beharra eta ez industria balitz moduan.                   2- "Irakasten" duten eskolak utzi eta "ikasten" duten eskolak gauzatzea.                                              3- Ikasketen asoziazionismotik, ikasketen konstruktibismora pasatzea                      

Zerbitzu publikoek herritarren artean fama txarra izan ohi dute edo ez direla konpetitiboak uste dugu askotan, ikuspuntu hau beraz aldatu egin beharko litzateke. Eskolak haur bakoitzaren onena esplotatzeko gai izan behar du.
 
Lau ikasketa mota: izaten ikastea, ezagutzen ikastea, egiten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea. Garapen pertsonalerako beharrezkoak dira hauek eta beraz eskoletan bete-betean sartu beharko lirateke.
Teknologia berriak modu egoki batean erabiltzen ikasi behar dugu horrela, parte-hartzearen bitartez ikastea lortu arte.

Artikulua irakurri ahal izateko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario