Lehenik eta behin, aipatu, Jon Bustillo-rekin klasea izan aurretik ez nuela errekurtso honen berririk. Interesgarria iruditu zitzaidan hark aipaturiko gauza asko, horien artean aipagarriena, Scratch erabiltzaileen bataz-besteko adina oso gaztea dela.
Bestetik, oso erabilgarria iruditu zitzaidan baliabide hau.Gainera, Haurrak gero eta erraztasun handiagoak dituzte ordenagailuak menderatzen, beraz ariketa aproposak planteatu daitezke hauekin gauzatzeko.
Interesgarria iruditu zitzaidan, eta dibertigarria bide batez, Jon Bustillorekin egin genuen joko sinple bat. Bide bat definitu genuen fondo beltz batean, ondoren pilota bat kokatu genuen zirkiuto edo bide horren hasieran eta amaieran helmuga bat. Ordenagailuko teklatuaren bidez pilota helmugara eramatea zen helburua, baina bidean zirkuitotik irtenez gero, pilota hasierara bueltatzten zen.
Ariketa hau oso interesgarria izan daiteke haurrekin egiteko, horrela modu dibertigarrian Scratch baliabidea erabiltzen hasiko dira eta behin jakintza minimo bat dutenean, gauza konplexuagoak egiten ausartuko dira. Izan ere dibertigarria da garatzen den jolas sinple hau eta gero eta gauza bitxi eta konplikatuagoak sortzera bultzatuko dute euren burua.
Sarean Scratch-aren bitartez sorturiko ariketa batzuk ikusi ahal izan ditut eta horieta pare bat oso polit eta interesgarriak iruditu zaizkit. Scratcharen bidez uraren zikloa lantzeko adibide bat ikusi dut eta oso ondo dagoela iruditu zait. Erabilgarria izan liteke haurrekin lantzeko, horrela, irakasteko modu tradizionala alde batera utzi eta gero eta indar handiagoa duten teknologia berriak aprobetxatu ahal genituzke. Esandako ariketa mod honetan proposatuko nuke: atzekaldeko argazki edo imajen bat aukeratu, bertan mendi zein itsasoa agertzen direlarik eta hortik abiatuz, horren gainean azalpenak eman. Adb. Euria azaltzean, imajenaren goiko aldean mugitzen diren hodeiak irudikatu eta baita euria ere.
Ebaluazioari dagokionean, ebaluazio jarraia erabiliko nuke. Hau da, garrantzia minimoa emango nion ikasleek sortutakoaren azken emaitzari baizik eta ikasle bakoitzak zituen ezagutzak kontuan izanik zenbat garatu duten berau hartuko nuke kontuan. Hauek prozesuan azaldutako jarrera eta errekurtsoarekiko interesa ere oso kontuan hartuko nituzke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario