Shank-ek lehen unetik garbi uzten du bere posizionamendua teknologia berrien aurrean edo behintzat gaur egun ematen dizkiegun erabilpenen aurrean. Bere ustez, hezkuntza eredua aldatu gabe, teknologiak bertaratu ditugu. Horrela, egin dugun gauza bakarra zera izan da, aurrekoaren berdin berdina, modu berdinean eman baina orain telebista edo ordenagailu baten laguntzaz.
Shank-en ustez hezkuntza metodo honek porrot egin du eta honi irtenbidea emateko "egiten ikastea" delakoa proposatzen du. Ni, era bat ados nator berarekin eta bere ikuspuntu honekin. Horrela, iksteko ezinbesteko pausua praktikatzea da, eta ekintza hortan ikalea nahasten bada irakasleak lagunduko dio zuzentzen, horrela ikasiko du praktikatuz eta erratuz.
Aipatzen duen beste puntu bat eta oso indartsua iruditu zaidana da, eskolen behjarrik ez izatea. Gizon honen ustez, eskolak alferrikakoak dira, suntsitu egin beharko litezke izan ere gobernuen menpe daude. Gutxi batzuek aukeratzen dute zer den garrantzitsua eta zer ez, zer irakatsi eta nola beste guztia baztertuz. Nire ustez, eskolak egon beharko lirateke baina ez gaur egun ezagutzen ditugun eskolak. Ereduu guztiz desberdin eta berritzaileak erabiltzen dituztelarik.
Amaitzeko, esan, Shank-en ideia aurrerakoiak os ditudala gutuko eta hezkuntza errotik aldatu beharra dagoenaren ideia zabaldu beharra, handia dela esan nahiko nuke.
Artikulua irakurri ahal izateko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario