Hau guztia horrela izanik, teknologia berriek irakaskuntza prozesuan lagun gaitzaketela azaltzeko, bi baliabide sinple baina erakargarri hautatu ditut eta haien biotartez material didaktikoa prestatu dut.
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzeko moduko materiala dela esan nezake, Storybird errekurtsoaz baliatuz ipuin bat sortu dut. Ipuin honek haurrak irakurketan trebatzeko balio lezake baina baita balore batzuk transmitizeko ere eta gai batzuen inguruan eztabaida sortzeko, hala nola, sexu heziketa edo hezkidetza besteak beste. Hemen ba "Neike"-ren istorioa:
Bigarren ariketa gauzatzeko erabili dudan errekurtsoa Audacity izan da. Honen bidez, euskal ipuin mitologiko bat grabatu ahal izan dut, horrela ikasleek, aurrekoa ariketarekin lotuz, ulermena, entzumena eta ahozkotasuna landuko dute. Baina ez hori bakarrik, baita hizkuntza bera ere bai. Gainera, nola kontakizun tradizionala hautatu dudan, gure lurraldeko folklorea agertzeko modu bikaina litzateke.
Bi baliabide hauek erabiltzearen zergatia ez da konkretua, mihatzen hasi eta lehenik Storybird delakoa aurkitu nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan beraz lanari ekin nion helburu finkorik gabe, neuri interesatzen zitzaidalako soilik. Orduan ikusi nuen, zerbait polita atera litekeela hortik eta horrela sortu nuen nire ipuntxoa. Audacity baliabidea lehenagotik ezagutzen nuen lan bat gauzatzeko erabili behar izan bainuen berau. Lehen errekurtsarekin lotura izan zezakela kontuan izanik Audacity erabiliaz zerbait grabatzea ondo legokela iruditu zitzaidan eta hauxe izan da fruitua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario