miércoles, 25 de abril de 2012

Las TIC y los nuevos paradigmas educativos: la transformación de la escuela en una sociedad que se transforma Roberto Carneiro

"Informazio eta komunikazioaren teknologiak (TIK) gaur egungo errealitatea eraldatzeko baliabide edo tresna dira." Horrela hasten da artikulua.


Carlota Perez agertzen da artikuluan, honek dioena da teknologiek ikaragarrizko aldaketak sortu dituela gure inguruan baino oraindik  "punto de viraje" delako batean gaudela. Beraz, oraindik asko da aldatzeko dagoena eta ikusiko dugu noraino iristen den teknologia berrien boterea. Gaur egun, eskola geihenetan sartuta daude teknologia berriak eta txikienek ere badute hauen berri eta oso abilak dira hauek menperatzen.


Bestalde, testua, gaur egungo gizartean eragina izan ditzaten, hezkuntza instituzioek egin beharko lituzketen aldaketei buruz mintzatzen da. Hiru aldaketa mota proposatzen dira:                                                                                                                                                                  1-Hezkuntza zerbitzu eraginkor bezala ikustearen beharra eta ez industria balitz moduan.                   2- "Irakasten" duten eskolak utzi eta "ikasten" duten eskolak gauzatzea.                                              3- Ikasketen asoziazionismotik, ikasketen konstruktibismora pasatzea                      

Zerbitzu publikoek herritarren artean fama txarra izan ohi dute edo ez direla konpetitiboak uste dugu askotan, ikuspuntu hau beraz aldatu egin beharko litzateke. Eskolak haur bakoitzaren onena esplotatzeko gai izan behar du.
 
Lau ikasketa mota: izaten ikastea, ezagutzen ikastea, egiten ikastea eta elkarrekin bizitzen ikastea. Garapen pertsonalerako beharrezkoak dira hauek eta beraz eskoletan bete-betean sartu beharko lirateke.
Teknologia berriak modu egoki batean erabiltzen ikasi behar dugu horrela, parte-hartzearen bitartez ikastea lortu arte.

Artikulua irakurri ahal izateko:


Schank: "El 'e-learning' actual es la misma basura, pero en diferente sitio"

Shank-ek lehen unetik garbi uzten du bere posizionamendua teknologia berrien aurrean edo behintzat gaur egun ematen dizkiegun erabilpenen aurrean. Bere ustez, hezkuntza eredua aldatu gabe, teknologiak bertaratu ditugu. Horrela, egin dugun gauza bakarra zera izan da, aurrekoaren berdin berdina, modu berdinean eman baina orain telebista edo ordenagailu baten laguntzaz.


Shank-en ustez hezkuntza metodo honek porrot egin du eta honi irtenbidea emateko "egiten ikastea" delakoa proposatzen du. Ni, era bat ados nator berarekin eta bere ikuspuntu honekin. Horrela, iksteko ezinbesteko pausua praktikatzea da, eta ekintza hortan ikalea nahasten bada irakasleak lagunduko dio zuzentzen, horrela ikasiko du praktikatuz eta erratuz.

Aipatzen duen beste puntu bat eta oso indartsua iruditu zaidana da, eskolen behjarrik ez izatea. Gizon honen ustez, eskolak alferrikakoak dira, suntsitu egin beharko litezke izan ere gobernuen menpe daude. Gutxi batzuek aukeratzen dute zer den garrantzitsua eta zer ez, zer irakatsi eta nola beste guztia baztertuz. Nire ustez, eskolak egon beharko lirateke baina ez gaur egun ezagutzen ditugun eskolak. Ereduu guztiz desberdin eta berritzaileak erabiltzen dituztelarik.

Amaitzeko, esan, Shank-en ideia aurrerakoiak os ditudala gutuko eta hezkuntza errotik aldatu beharra dagoenaren ideia zabaldu beharra, handia dela esan nahiko nuke.

Artikulua irakurri ahal izateko:

viernes, 13 de abril de 2012

Storybird & Audacity

                           Teknologia berriak, egun gure gizartean garrantzi handia hartu dute. Une batez ingurura begiratuz gero, teknologiak ingurutzatzen gaituela ohar zintezke. Hezkuntzara ere gogor heldu da punta-puntakotzat hartzen duten azken baliabide hau eta ikastetxe asko eta asko dira teknologia berrien aldeko apustua egiten dutenak eta ia guztiek modu batera edo bestera erabiltzen dituzte aipatu teknologia berriak.

                           Hau guztia horrela izanik, teknologia berriek irakaskuntza prozesuan lagun gaitzaketela azaltzeko, bi baliabide sinple baina erakargarri hautatu ditut eta haien biotartez material didaktikoa prestatu dut.

                            Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan lantzeko moduko materiala dela esan nezake, Storybird errekurtsoaz baliatuz ipuin bat sortu dut. Ipuin honek haurrak irakurketan trebatzeko balio lezake baina baita balore batzuk transmitizeko ere  eta gai batzuen inguruan eztabaida sortzeko, hala nola, sexu heziketa edo hezkidetza besteak beste. Hemen ba "Neike"-ren istorioa:


                            Bigarren ariketa gauzatzeko erabili dudan errekurtsoa Audacity izan da. Honen bidez, euskal ipuin mitologiko bat grabatu ahal izan dut, horrela ikasleek, aurrekoa ariketarekin lotuz, ulermena, entzumena eta ahozkotasuna landuko dute. Baina ez hori bakarrik, baita hizkuntza bera  ere bai. Gainera, nola kontakizun tradizionala hautatu dudan, gure lurraldeko folklorea agertzeko modu bikaina litzateke.




                            Bi baliabide hauek erabiltzearen zergatia ez da konkretua, mihatzen hasi eta lehenik Storybird delakoa aurkitu nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan beraz lanari ekin nion helburu finkorik gabe, neuri interesatzen zitzaidalako soilik. Orduan ikusi nuen, zerbait polita atera litekeela hortik eta horrela sortu nuen nire ipuntxoa. Audacity baliabidea lehenagotik ezagutzen nuen lan bat gauzatzeko erabili behar izan bainuen berau. Lehen errekurtsarekin lotura izan zezakela kontuan izanik Audacity erabiliaz zerbait grabatzea ondo legokela iruditu zitzaidan eta hauxe izan da fruitua.