lunes, 19 de marzo de 2012

H.A.T.B. Zer espero dut?

       Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak delako ikasgaiari buruz ondoren aipatuko ditudan helburu eta ezagutzak jaso eta adieraziko ditudan nire nahiak asetzea espero dut.
      Lehenik eta behin, gaur egun horren garrantzitsu bilakatzen ari diren edo hobeto esnada, dagoeneko horren garrantzitsu bilakatu diren IKT-ei (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) buruzko informazio orokor bat jasotzea espero dut. Hauek, modu esanguratsuan ulertu, ezagutu eta azkenik neuk bakarrik modu autonomo batean lan egiteko  gauza bilatzea da nire helburu argiena.

      Gure gizartean teknologiak gero eta pisu eta garrantzia handiagoa duten heinean, nik hauekin batera eboluzionatu beharrean, iruditzen zait pixkanaka atzean geratzen ari naizela eta horri buelta eman nahi nioke. Irakasle izango garen unetik beste hainbat gaitan trebatu behar izan dugun bezala, teknologietan dugun ezagutzan ere sakontzea ezinbestekoa dela uste dut. Beraz, teknologien alde agertzen naizela esan ahalko nuke, betiere modu koherente baten erabiliz gero eta beste hainbat baliabide egokiak direnak baztertu gabe.

    Ondorengo bideoan IKT-ak haur hezkuntzan nola erabili ahal direnen argazki batzuk ikus daitezke:

      Lehen aipatu dudan bezala, garbi geratzen da teknologia berrien gaia gaur egun denon ahotan dabilen zerbait dela erakusten du ondorengo bideoak. Bertan eskola tradizionala eta eskola 2.0 alderatzen ditu:




     

No hay comentarios:

Publicar un comentario