miércoles, 21 de marzo de 2012

Mugikorra Ikasgelan!

Mugikorra, gaur egun, gehinok dugun baliabide bat dela kontuan izanda asko dira ikasgelan berau aprobetxatzearen aldeko apustua egiten dutenak. Gainera, dagoeneko mugikorrak hitz egiteko baino askoz gauza gehiagotarako ere erabilgarria da beraz atera iezaigun probetxua horri. Sarean ere mugikorra ikagelan erabiltzearen alde agertzen diren bideoak ere auki daitezke.
Ondoren luzatzen dizuedan link-ean berriz mugikorra ikasgelan erabiltzeko 45 modu aurkezten dizkigute. Erabili beraz mugikorra gelan!!!
http://www.slideshare.net/cedecite/45-ideas-para-el-uso-del-mvil-en-el-aula?ref=http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/detalle-noticia?p_p_id=KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWAR&p_p_lifecycle=1&p_p_state=normal&_KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWAR_idArticulo=1579186&_KAIOAContenido_WAR_w24mContenidoWAR_idPlantilla=NOTICIA_DETALLE

Faxistak KANPORA!

Atzo, argazkian ikus daitezkeen esladi faxistak agertu ziren Leioa-ko (Bilbo) Gizarte Zientzien eta Informazioaren fakultatean.

Faxismorik EZ! EZ UNIBERTSITATEAN, EZTA KALEETAN ERE!


lunes, 19 de marzo de 2012

ESKOLA 2.0 (INKESTAKO AIPAGARRIENAK)

      Eskola 2.0ren inguruko inkesta eskualde desberdinetan gauzatu zen. Inkesta online egitekoa zen, bertan, 30 galdera ireki eta 2 itxi zeuden. Bertan aeskuratutako ondorio nagusiak hauek dira:

- Ez dago adostasunik IKT eta eskola 2.0ren artean.
- Autonomia erkidegoka ezberdintasun handiak.
- L.H.n  D.B.H.n baino hobeki daude IKT-ak.
- IKT-ak erabiltzen dira, baina inobazio pedagogigoaren gabezia handia dago.
- Irakasleen ikuspuntua IKT-en aurrean:
              Ikasleak motibatuago.
              XXI. menderako prestatu.
- Gaur egun, oraindik ere, textu liburua eta arbelak erabiltzen dira.
- Zentru bakoitzean IKT-en koordinatzaile bat egotea beharrezkoa ikusten da.
- On-line eta tartekatutako material didaktikoaren premia dago eta baita eskola 2.0-ri buruzko informazioaren beharra ere.

H.A.T.B. Zer espero dut?

       Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak delako ikasgaiari buruz ondoren aipatuko ditudan helburu eta ezagutzak jaso eta adieraziko ditudan nire nahiak asetzea espero dut.
      Lehenik eta behin, gaur egun horren garrantzitsu bilakatzen ari diren edo hobeto esnada, dagoeneko horren garrantzitsu bilakatu diren IKT-ei (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) buruzko informazio orokor bat jasotzea espero dut. Hauek, modu esanguratsuan ulertu, ezagutu eta azkenik neuk bakarrik modu autonomo batean lan egiteko  gauza bilatzea da nire helburu argiena.

      Gure gizartean teknologiak gero eta pisu eta garrantzia handiagoa duten heinean, nik hauekin batera eboluzionatu beharrean, iruditzen zait pixkanaka atzean geratzen ari naizela eta horri buelta eman nahi nioke. Irakasle izango garen unetik beste hainbat gaitan trebatu behar izan dugun bezala, teknologietan dugun ezagutzan ere sakontzea ezinbestekoa dela uste dut. Beraz, teknologien alde agertzen naizela esan ahalko nuke, betiere modu koherente baten erabiliz gero eta beste hainbat baliabide egokiak direnak baztertu gabe.

    Ondorengo bideoan IKT-ak haur hezkuntzan nola erabili ahal direnen argazki batzuk ikus daitezke:

      Lehen aipatu dudan bezala, garbi geratzen da teknologia berrien gaia gaur egun denon ahotan dabilen zerbait dela erakusten du ondorengo bideoak. Bertan eskola tradizionala eta eskola 2.0 alderatzen ditu: